XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Foru Agindua, 748/1995 zk., azaroaren 30ekoa.

Aipamenezko Foru Aginduaren bidez, hurrengoa xedatu izan da:

1. Plentzia udalerrian Babes Ofizialeko etxebizitzak garatzeko egoitzazko hirilurraren aurrikuspenerako Ordezko Arauen Aldaketa behin betiko onartzea, jarraian zehazten diren akatsak zuzendu egin beharko direla.

1.1. Hirigintzazko egiteratze-esparrua egiteratzeko, aldaketa honetako xedea den lurzatiaren irakaskuntza-ekipamendu mugakidetik dagoeneko bidearen gainean beharrezkoak diren lanak egitea bermatuko da, hau, kasuko irudidun agirisortan isladatuko delarik.

1.2. Gomendagarritzat irizten da behin betiko agirian, inguruan daudeneko trinkotasun gutxiko eraikitze-tipologiekin egokitzen den bolumetriazko antolaketa bat berma dadila Ekialdean, aldean hirigintzazko baterakuntza lortzeko asmotan.

1.3. Guztion erabilera eta jabetzapeko aldeak, beraien barruan zehaztasuneko azterlan-esparruak definitu ahal izango diren alde eraikigarrietatik zehaztu eta ezberdindu egingo dira, mugakideetara eta eraikinen arteko tartea, gutxienez ere, hauen gehienezko altuera izan dadila betetzeko eran.

1.4. Agiriak, gutxienez ere 1.848 m2-ko guztion erabilera eta jabetzako guneetarako uzteko den azalera jaso beharko du.

1.5. Ebazpen honetako bostgarren oinarrian aipatzen den hutsa zuzendu egingo da.

2. Ebazpen hau Udalari jakinaraztea, ahal denik eta eperik laburrenean behar den bezala zuzenduta dagoen agiriaren hiru ale aurkez ditzala erregutuaz, ordurarte ezinezkoa delarik onartu den egitamuketaren artikulatua argitaratzea eta, honen ondorioz, ez da indarrean sartuko Toki Jaurpidearen Oinarrien Arautzailea den apirilaren 2ko 7/1.985 Legearen 70.2 artikuluan xedatzen denarekin adostasunean.